EAE-ko hauteskundeak
Aukera Guztiak-en zerrendak baliogabetu egin ditu Espainiako Auzitegi Gorenak
Aukera Guztiak aukerarik gabe utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak: hautesle elkartearen zerrendak baliogabetu egin ditu, aho batez. Orain, AGk Auzitegi Konstituzionalera joko du, eta bi eguneko epea dauka helegitea aurkezteko. Apirilaren 17an EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aurkeztea, baina, oso zail dauka.
2005eko martxoak 26
Espainiako bi erakundek inpugnatu dute AGren zerrenda: batetik, Espainiako Estatu Abokatutzak Madrilgo Gobernuaren ekimenez; bestetik, Espainiako Fiskaltza Nagusiak.
Batak zein besteak, argudio bertsuak erabili dituzte hautesle elkartearen aurka egiteko: AG Batasunaren oinordeko dela, eta, gainera, ETArekin harreman zuzena duela.
AGk atzo aurkeztu zituen akusazio horien kontrako alegazioak, eta, horrez gain, "giza eskubide guzti-guztien urratzeen kontra" dagoela aldarrikatu zuen berriro ere.
Estatu Abokatutzaren zein Fiskaltza Nagusiaren inpugnazio idatziak zein AGren alegazioak aztertu ondoren, 20:30ean eman zuen bere erabakiaren berri Goreneko 61. Salak. Aukera Guztiak-en hauteskunde zerrendak baliogabetu egin ditu..
=b Erroldak jasotzeko debekua =b
Nolanahi ere, Espainiako Gorenak atzo hartu zuen AGren aurkako lehen erabakia: Estatu Abokatutzak eskatu bezala, galarazi egin du AGri errolda zerrendak ematea, datu horien "erabilera arriskutsua" egin dezakeela argudiatuta.
Espainiako Auzitegi Gorenak AGri bozetan parte hartzea eragotzita, hautesle elkarte horrek bi eguneko epea dauka —domeka eta astelehena— Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkezteko. Konstituzionalak martxoaren 31 baino lehen hartu behar du behin betiko erabakia.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria
-
Gorka Knörr: "Benetako arriskua errolda CNIri ematea da"
-
Permach: "PSOEk PP gainditu du"
-
Gorenaren erabakia "politikoa" izango dela uste du Aralarrek
-
Gorenak AGren parte-hartzea eta "terroristen presentzia" eragotziko duela espero du PPk
-
"Demokrata bada" Gorenaren erabakia onartzeko eskatu dio PSOEk Ibarretxeri
-
Aukera Guztiak ekimenaren sustatzaileak
-
AGren hautagai zerrendak
-
Aukera Guztiak herri ekimenaren aurkezpen agiria
Iruzkinak kargatzen...