Literatura

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur

Siobhan Parkinsonen 'Gutuna munduko haurrentzat' mezua eta Niamh Sharkey ilustratzaileak egindako kartela zabaldu ditu Galtzagorri Elkarteak.

Berria -

2014ko apirilak 2

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, apirilak 2, eta IBBYk (International Board on Books for Young People), urtero bezala, testu bat eta kartel bat zabaldu ditu ospakizun hori gogoratzeko. Galtzagorri Elkartea arduratu da mezua euskaratu eta Euskal Herrian zabaltzeaz. Siobhan Parkinsonen Gutuna munduko haurrentzat da aurtengo testua; kartela Niamh Sharkey ilustratzaileak egin du.

Horrez gain, ohi bezala, Euskal Herriko hainbat liburutegik bat egin du egun horrekin. Bizkaian: Bilbo, Getxo eta Iurreta; Gipuzkoan: Donostia, Itsasondo, Eibar, Tolosa, Arrasate, Errenteria eta Usurbil;  Nafarroan: Leitza, Ziordia eta Iruñea. Tokian tokiko udal liburutegiek jarduera bereziak antolatu dituzte, eta bat egin dute IBBYk eta haren bidez Galtzagorri Elkarteak egun honetan zabaldu nahi duen mezuarekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Bingen Zupiria, gaur, Eusko Legebiltzarrean. ©Raul Bogajo/ Foku

Kultur langileen estatutu bat eratu nahi du Jaurlaritzak

Aitor Biain

Sektorearen erregulazioa eta profesionalizazioa indartuko duen araudi bat sortzea da asmoa.

Tere Irastortza, Antton Valverde, Mari Jose Teleria eta Anjel Lertxundi, gaur goizean, Donostian. ©Gipuzkoako Foru Aldundia

Kantatu ez diren hitzen musika

Itziar Ugarte Irizar

Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren zortzi olerki musikatu ditu Antton Valverdek. 'Hitzak hots’ liburuxka eta DVDan jaso dute emaitza, Pamielaren eskutik. Anjel Lertxundik sustatu du lana.

Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreak, azaroan estreinatuko duten <em>Ez dok ero</em> antzezlanaren entseguko une batean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Komeriak behingoz utzita

Iñigo Astiz

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek 'Ez dok ero' lana estreinatuko dute azaroaren 10ean eta 11n, Bilboko Arriaga antzokian. Bikotearen ohiko formulan, euskal kultura izango du jomuga komediak

Toti Martinez de Lezea idazlea, atzo, Donostiako Parte Zaharrean, <em>Egurra S.A.</em> nobela berria aurkeztu aurretik. ©GORKA RUBIO / FOKU

Zur beraren askotariko ezpalak

Itziar Ugarte Irizar

Toti Martinez de Lezeak industria editorialean girotu du intrigazko bere lan berria: 'Egurra S.A.'

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna