Albistea entzun

TXILE

Hamabost dira jada Valparaisoko sutearen eraginez hildakoak

Michelle Bachelet Txileko presidenteak esan duenez, "hiriko historiako suterik okerrena da agian".

Kea nonahi

Berria -

2014ko apirilak 15

Gora egiten jarraitzen du Valparaison piztutako sutearen ondorioz hildakoen eta kaltetutakoen kopuruak. Txileko Gobernuak jakinarazi du hamabost direla hildakoak, 2.500 inguru suntsitutako etxeak eta 11.000 bat kaltetutako herritarrak.

Agerraldi batean, Rodrigo Peñailillo Barne ministroak azaldu du oraindik sua piztuta dagoen leku batzuetan lanean ari direla 27 hegazkin, eta bederatzi aterpetxe prestatu dituztela kaltetuentzat. Horrez gain, 600 tona elikagai eraman dituzte hirira.

Larunbat iluntzean piztu zen sutea Valparaiso kanpoaldean. Txileko hiri nagusietako bat da, eta 270.000 biztanle inguru ditu. Haizeak mendixka ugaritara zabaldu du sutea. Oraindik bi puntutan dago piztuta sua, Barne Ministerioko Larrialdi Bulegoak jakinarazi duenez. Argentinari hidrohegazkinak bidaltzeko eskatu dio Txilek, "babes gabe geldi litezkeen" inguruetarako.

Larrialdi Bulego horretako lurraldeko zuzendari Guillermo de la Mazak ziurtatu du "norbaiten parte hartzea" izan dela sutearen sorreran: "Sua La Polvora bidearen hegoaldean piztu da, Parque del Puerto hilerriaren hego-ekialdean. Norbaiten parte hartzea dago zalantzarik gabe, eta sutea ez da izan istripu elektriko baten ondorioz".

El Mercurio kazetak ikerketako iturriak aipatuz, ordea, argitaratu du goi tentsioko linea bateko bi kablek elkar jo zutela haizearen eraginez, eta sortutako txinpartak hosto lehorren gainean erori zirela.

Michelle Bachelet Txileko presidenteak aitortu du egoera "lazgarria" dela, baina nabarmendu du laguntza "iristen" ari zaiela kaltetuei. "Salbuespen eta hondamendi egoera" eman du Bacheletek Valparaison, "ordena publikoaren kontrola eta kaltetutako herritarren ebakuazioa" errazteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Saudi Arabiaren koalizioak gutxienez 12 pertsona hil ditu Yemenen, eraso batean

Saudi Arabiaren koalizioak gutxienez 12 pertsona hil ditu Yemenen, eraso batean

Igor Susaeta

Huthien buruzagi militar bat hil dute. Ordu batzuk lehenago matxinoek Abu Dhabin egindako erasoari erantzun dio nazioarteko koalizioak

Errusiako armadako tankeak Bielorrusiara iritsi berri, bi herrialdeen arteko ariketa militar bateratuetarako. ©EFE

Gerraren koreografian

Gorka Berasategi Otamendi

Errusiaren eta Mendebaldeko potentzien arteko saio diplomatikoak ez dira amaitu, baina bi aldeak mugitzen ari dira gatazka militar posible baterako

Bi hildako Tongan asteburuan izandako tsunamiarengatik

Bi hildako Tongan asteburuan izandako tsunamiarengatik

Berria

Komunikazio azpiegiturek kalte handiak jasan dituzte. «Inoiz ez bezalako desastre bat» da, gobernuarentzat

Roberta Metsola kontserbadorea, gaur, Europako Parlamentuan, ganberako presidente kargua jaso ostean. ©EFE

Roberta Metsola hautatu dute Europako Parlamentuko presidente

Ander Perez Zala

Eurodiputatu demokristauak sozialdemokraten eta liberalen babesa jaso du bozketan. Abortuaren aurkakoa da buruzagi kontserbadorea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.