'bateragune auzia'

Hiru laurdenak beteta eduki arren, askatasuna ukatu die Zabaleta, Jacinto, Rodriguez eta Otegiri Konstituzionalak

Lau horien defentsak aurkeztu zuen helegitea aztertu du gaur. Espetxean jarraitu beharko dute iaz aurkeztutako beste helegite bat aintzat hartu edo zigorra osorik bete bitartean.

Bateragune auziko bosten argazkiak, ezker abertzaleak Gorenaren epaia baloratzeko egin zuen agerraldian, 2012an. /
Bateragune auziko bosten argazkiak, ezker abertzaleak Gorenaren epaia baloratzeko egin zuen agerraldian, 2012an. / Jagoba Manterola/ARP

Jon Ordoñez Garmendia -

2014ko maiatzak 5 06:44

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du aintzat hartu Miren Zabaletak, Sonia Jacintok, Arkaitz Rodriguezek eta Arnaldo Otegik aske uzteko aurkeztu duten helegitea. Lehen hirurek beteak dituzte zigorraren hiru laurdenak, eta Auzitegi Gorenaren iazko sententzia etetea eskatua zuten horregatik. Arnaldo Otegik hilaren amaieran beteko ditu hiru laurdenak, eta horrek ere aurkeztua zuen helegitea.

Konstituzionalak bere epaian dio "denboraren joana" ez da argudio nahikoa zigorra eteteko, Efe albiste agentziak auzitegiko iturriak aipatuz zabaldu duenez. Gainera, lehenago egin zuen bezala, delituaren izaera "larria" hartu du aintzat eskaera atzera botatzeko, eta orain urtebete esan zuen bezala, babes helegitearen inguruko erabakia "etortzear" dela esan du.

Konstituzionalak Bateragune auzikoen helegite bat atzera botatzen duen bigarren aldia da gaurkoa. Aurretik eskatu zuten lau horiek eta Rafa Diezek —azken horrek ez du orain aurkeztu, amaren gaixotasunagatik hilabete batzuz aske geratu zenez ez dituelako oraindik hiru laurdenak bete— zigorra behin-behinean bertan behera uzteko, Konstituzionalak euren babes helegitea tramiterako onartu zuelako eta erabakitzerako osorik beteta eduki dezaketelako.

Beste helegitea erabakitzerako, zigorra beteta eduki dezakete

Auzitegiak orduan onartu zuen horrelako kasuetan zigorra bertan behera utz daitekeela behin-behinean, oinarrizko eskubideak urratzeko arriskua dagoenean; hori da kasu hau, helegitea erabakitzerako zigorra beteta eduki baitezakete auzipetuek. Baina argudiatu zuen horretarako bost urteko zigorraren muga erabili ohi duela, delituaren larritasuna neurtzeko. Gaineratu zuen erakunde terroristako kide izateagatik zigortu zituztela.

Zabaleta, Jacinto eta Rodriguezi sei urteko espetxe zigorra ezarri zien Gorenak, eta Otegi eta Diezi, sei eta erdikoa.

Gaur aztertu duten helegiteak, horregatik, ez zuen zerikusirik iaz Konstituzionalak tramiterako onartu zuenarekin. Gorenaren erabakia behin betikoa da, eta alde horretatik ez dago behin-behinean aske uzteko aukerarik. Horregatik oraingo helegite hau "ezohikoa" zela azaldu dio goizean BERRIAri Patxi Zabaletak, Mirenen aitak, eta behin-behinean aske uztea baino gehiago, Gorenaren epaia etetea zuen helburu. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Aran Erasun, Aitziber Blanco, Aizpea Goenaga eta Felix Arrieta. ©JON URBE / FOKU

Bizikidetzaren lurra goldatzen

Jon O. Urain

Bost urteko bidea egin du bizikidetzaren aldeko Donostiako Herritar Foroak. Euskal gatazkari eta nork bere jokaerei begiratzeko plaza izan da kideentzat; hitza hartzeko bezainbat, entzuteko.

Gorka Urtaran, alkatea izendatzeko udalbatzan, 2019ko ekainean. ©E. P. / FOKU

Gasteizko aurrekontuak adostu dituzte Urtaranen gobernuak eta EPk

Jon O. Urain

Elkarrekin taldeko zinegotzien abstentzioari esker onetsiko dira kontuak. Azpiazu eta Gorrotxategi hirugarrenez batzartuko dira, gaur
Sare plataformak deituta joan den larunbatean eginiko mobilizazioetako bat; Irudian, Gasteizkoa. ©Endika Portillo / Foku

Beste hiru preso gerturatuko dituzte, eta bat Euskal Herriratuko dute

Jon O. Urain

Jon Bienzobas, Aitor Agirrebarrena eta Iñaki Etxeberria gerturatuko dituzte, eta Patxi Markes Euskal Herriratu. Unai Fanori hirugarren gradua eman diote.

 ©Juan Carlos Ruiz / Foku

«Ona da kritikoak izatea, baina ez hiperkritikoak izatea»

Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza

2007an izendatu zuten, lehenengoz, Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta, 2011tik 2015era oposizioan egon ondoren, hamargarren urtea betetzen ari da karguan. Markel Olano arduratuta dago egungo egoerarekin, baina sinetsita dago bide onean ari direla lanean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.