berdintasuna

Andreek ere egin dute mutil dantza

Bi urtean egin gabe egon ostean, mutil dantza egin dute aurten Iruritako festetan, eta emakumeak ere atera dira plazara.

2014ko maiatzaren 30a
10:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Liskar iturri izan da mutil dantza azken urteetan Baztanen, Nafarroan. Emakumeek atera egin nahi dantzara, eta ika-mika sortu da herritar batzuen artean. Iruritan, bi urtean egin gabe zuten dantza, giroa gaiztotzen ari zela ikusita. Orain baina, festak dituzte, eta aurten dantza egitea erabaki dute.

Atzo arratsean dantzatu zuten. Gizonak bakarrik ez, emakume batzuk ere atera ziren dantzara plazara. Liskarrik ez zen sortu. Baztango beste herri batzuetan ere egiten dute dantza hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.