Liskar iturri izan da mutil dantza azken urteetan Baztanen, Nafarroan. Emakumeek atera egin nahi dantzara, eta ika-mika sortu da herritar batzuen artean. Iruritan, bi urtean egin gabe zuten dantza, giroa gaiztotzen ari zela ikusita. Orain baina, festak dituzte, eta aurten dantza egitea erabaki dute.
Atzo arratsean dantzatu zuten. Gizonak bakarrik ez, emakume batzuk ere atera ziren dantzara plazara. Liskarrik ez zen sortu. Baztango beste herri batzuetan ere egiten dute dantza hori.