Itxaronaldia

Atzerako kontua

Durangotik Iruñera, jendetza bi orduz egon da zain giza katerako. Goiza beroa izan da; giroa, beroagoa.

Musika, itxaron bitartean, Durangon. MARISOL RAMIREZ, ARP
Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2014ko ekainaren 8a
09:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Minutuak atzera. Egunak ziren lehen. Baina iritsi da unea, aurrera egiteko. Eta jendea bi orduz zain, antolatzaileek eskatu bezala. Iruñean, sanferminetako joaldunak abiatu dira Antoniutitik Distosara, San Lorenzon barna. Haien atzetik, senyerak eta ikurrinak zeramatzan Kataluniatik etorritako jendeak. Puntu guztiak betetzen ari ziren, kaleak, plazak eta parkeak. Forma hartzen ari zen ekitaldia. Jendetza zegoen Iruñean, Antoniutin; alde zaharra, berriz, hutsik. Durangon ere, katearen beste muturrean, prestatzen ari zen jendea: ez zegoen kabitzerik, eta bi muturrak batzekoa zen kate luzea, katea osatu gabe oraindik, baina bete-bete daude leku asko eta asko, itxaronaldian. Metroak eta metroak erosten ari zen jendea oraindik. Milaka eta milaka metro. Milaka jende. Eromena.

Luze joan da batzuentzat, eguzkipean, luze egun ahaztezinaren parte izango delako beren ekarpena. Autobusa aurreratu behar izan dute leku askotan, eta 07:30ean abiatu dira herritar asko eta asko. Batukada, trikitia, txistulariak eta giro paregabea dago 102. kilometroan, goizuetarren, urnietarren eta astigarragarren artean. Izan zitekeen 103. kilometroa, edo bigarrena, leku guztiak lepo baitzeuden. Antolatzaileen aginduen zain egon dira, katea osatzeko zer egin. Jai giroan jendea, baina urduri, zerbait garrantzitsuaren parte dela sentitzen. Katea bezala, gogoangarria izan da goiza ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.