jordi pujolen auzia

Pujol ikertzeko batzorde bat sortzeko eskaria erregistratu dute ERCk, ICV-EUiAk eta CUPek

Kataluniako Parlamentuko alderdi guztiek eskatu dute batzordearen sorrera, aurretik PPk eta C's-k beste eskaera bat aurkeztu baitzuten.

Dolors Camats eta David Fernandez diputatuak, eskaera erregistratu ondoren. TONI ALBIR / EFE
2014ko irailaren 3a
14:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Hiru alderdiek erregistratutako eskariaren arabera, helburua litzateke ikerketa batzordeak Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak atzerrian gorderik eduki dituen ondasunen gainean ikertzea.

Dolors Camats ICV-EUiAko bozeramaileak argitu du "ezinbestekoa" den ikerketa batzorde horrek ez duela ordezkatzen atzo aho batez eskatutakoa, hau da, Pujolek parlamentuan agerraldia egitea. Pujol azalpenak emateko prest agertu den arren, egingo ez balu "errespetu falta" izango litzatekeela iritzi dio Camatsek.

Batzordea sortzeko beharrezkoa izango da bozketan PSC, C's eta PPren babesa izatea, edo, gutxienez, alderdi horietako baten abstentzioa. PSCk eta C's-k adierazia dute hura babesteko asmoa dutela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.