Hiru alderdiek erregistratutako eskariaren arabera, helburua litzateke ikerketa batzordeak Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak atzerrian gorderik eduki dituen ondasunen gainean ikertzea.
Dolors Camats ICV-EUiAko bozeramaileak argitu du "ezinbestekoa" den ikerketa batzorde horrek ez duela ordezkatzen atzo aho batez eskatutakoa, hau da, Pujolek parlamentuan agerraldia egitea. Pujol azalpenak emateko prest agertu den arren, egingo ez balu "errespetu falta" izango litzatekeela iritzi dio Camatsek.
Batzordea sortzeko beharrezkoa izango da bozketan PSC, C's eta PPren babesa izatea, edo, gutxienez, alderdi horietako baten abstentzioa. PSCk eta C's-k adierazia dute hura babesteko asmoa dutela.