ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Independentzia prozesu "baketsuak" goretsi ditu 'The New York Times'-ek

Eskoziako eta Kataluniako prozesuak eredutzat jarri ditu AEBetako kazetak bere editorialean, Ukraina ekialdeko egoerarekin kontrajarriz. Euskal Herria ere aipagai du.

jon olano
2014ko irailaren 4a
15:43
Entzun

Bi aste falta dira Eskozian estatu independenteari buruzko erreferenduma egiteko, eta gaia editorialera eraman du TheNew York Times Ameriketako Estatu Batuetako egunkariak, Eskoziako identitatea, boto bidez erabakia izenburu duen artikuluan. Kazetak nabarmendu du Eskoziaren kasuan ez dela kolonizazio egoerarik izan, ezta independentzia gerrarik ere, baina globalizazioak eta inperioaren galerak "partekatutako identitate britainiarra" azaleratu duela.

Gehiago dio The New York Times-ek; Europako Batasunak "posible" egin duela eskoziarrek, kataluniarrek eta euskal herritarrek euren bidea bakarrik egitea.

Nolanahi ere, prozesu horiek eredu gisa erabiltzen ditu kazetak, Errusiak "Ukraina zigortzeko eta zatitzeko" abiatutako "kanpainarekin" alderatzeko. Independentziaren gaia herritarren esku "modu baketsuan" utz daitekeela nabarmendu du, eta hala egiteak Erresuma Batuaren eta Espainiaren "balio demokratikoak" erakusten dituela gaineratu —artikuluak ez du aipatu Espainiako Gobernuak ez duela Kataluniako erreferenduma onartzen—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.