kataluniako prozesu subiranista

Diadako V erraldoian parte hartzeko, 470.000 lagun

Iazko izen emateen kopurua gainditu du aurtengo deialdiak.

Bartzelona hirian milaka eta milaka lagunek eskatu zuten iaz independentziarako urratsak egiteko. ORIOL CLAVERA
2014ko irailaren 8a
12:05
Entzun

Helburua lortu dute ANC Biltzar Nazional Katalanak eta Omniun Culturalek: iazko Via Catalana giza katerako izena eman zutenen kopurua gainditu dute. Azken astean, atxikimendu ugari jaso ditu Diadako V erraldoiak, eta, atzo, kopuru hori gainditu zuen aurtengo deialdiak, Carme Forcadell ANCko presidenteak jakinarazi zuenez:

Ostegunean, Diadan, V erraldoi bat osatuko dute Bartzelonan. Diagonal eta Gran Via etorbideetatik abiatuko dira bi lerroak, eta Sant Marti plazako erpinean batuko dira. 200.000 metro koadrotik gorako eremuan, herritarrek mosaiko bat osatuko dute senyera-ren kolore hori-gorriekin.

" 'Yo voy con la roja' "

Atzo, ANCk osteguneko ekitaldian parte hartzera deitu zuen bideo batean, modu nahiko ezohikoan. Yo voy con la roja leloa hartuta (Gorriarekin noa ni) dei egin dute. La Roja izenarekin Espainiako selekzioari deitu izan zaio azken urteetan –Txileko selekzioak erabiltzen du lehenagotik, eta handik kopiatu zuten–, baina bideoaren amaieran argitzen dute ostegunean jantziko duten elastikoaren koloreaz ari direla: "Gorriarekin edo horiarekin, etorri galdeketara deitzera".

[YouTube]http://youtu.be/A9WLAVjuw3Q[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.