TXILE

Hamalau lagun zauritu dira Txilen, Santiagon izandako eraso batean

Lehergailu batek eztanda egin du Txileko hiriburuko metro geltoki batean. Bi lagun larri daude.

Santiagon erasoa izandako lekua, anbulantziak eta Polizia bertan direla. MARIO RUIZ / EFE
2014ko irailaren 9a
10:18
Entzun

Txileko Gobernuak "eraso terroristatzat" jo du leherketa; "gure gaitzespen osoa merezi du. Gobernuak lege antiterrorista erabiliko du errudunak zigortzeko", esan du gobernuko bozeramaile Alvaro Elizaldek. Txilen azken 30 urtean izandako eraso handiena da.

Erietxe ugaritara eraman dituzte zaurituak, eta horietako batzuei ebakuntza egin diete. Michelle Bachelet Txileko Gobernuko presidenteak bertan behera utzi ditu agendan zituen zereginak, eta Las Condes ospitalera joan da zaurituetako hiruri bisita egitera.

"Ikusi dugun ekintza koldarrenetakoa da hau, pertsonei kalte egitea, beldurra sortzea eta herritar errugabeak hiltzea zuelako helburu", esan du Bacheletek erietxetik ateratzean: "Gertatutakoa beldurgarria da, gaitzesgarria, baina Txile herrialde segurua da, eta hala izango da aurrerantzean ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.