Txileko Gobernuak "eraso terroristatzat" jo du leherketa; "gure gaitzespen osoa merezi du. Gobernuak lege antiterrorista erabiliko du errudunak zigortzeko", esan du gobernuko bozeramaile Alvaro Elizaldek. Txilen azken 30 urtean izandako eraso handiena da.
Erietxe ugaritara eraman dituzte zaurituak, eta horietako batzuei ebakuntza egin diete. Michelle Bachelet Txileko Gobernuko presidenteak bertan behera utzi ditu agendan zituen zereginak, eta Las Condes ospitalera joan da zaurituetako hiruri bisita egitera.
"Ikusi dugun ekintza koldarrenetakoa da hau, pertsonei kalte egitea, beldurra sortzea eta herritar errugabeak hiltzea zuelako helburu", esan du Bacheletek erietxetik ateratzean: "Gertatutakoa beldurgarria da, gaitzesgarria, baina Txile herrialde segurua da, eta hala izango da aurrerantzean ere".