kataluniako prozesu subiranista

Urriaren 19ko ekitaldia "inflexio puntu bat" izatea nahi du ANCk

'Ara es l'hora' kanpainaren sustatzaileek ekitaldi "jendetsua" iragarri dute. "Erakutsi nahi dugu gehiengoa garela, elkarrekin goazela eta elkarrekin joango garela", esan du Carme Forcadell ANCko presidenteak.

Kontsulta Legearen aurkako debekua jakin ondoren, ANCk egindako ekitaldia, 'Ara es l'hora' kanpainari hasiera emateko. TONI GARRIGA, EFE
2014ko urriaren 10a
07:35
Entzun

Forcadellek ziurtatu du ez dutela "pauso bat ere" atzera emango. Bartzelonako Katalunia plazan biltzeko deia egin du, urriaren 19an, 12:00etan. ANC eta Omnium Culturaleko ordezkariek ekitaldia aurkeztu dute gaur, eta berretsi dute kanpainak aurrera jarraitzen duela: "Azaroaren 9an bozkatu egingo dugu".

Muriel Casals Omnium Culturaleko ordezkariak esan duenez, urriaren 19koa "ekitaldi jendetsua" izango da. "Prozesu honen arrakasta gu guztion esku dago; kanpainak aurrera segitzen du, atsedenik gabe". Casalsek nabarmendu du hurrengo astea "erabakigarria" izango dela eta, horregatik, ekitaldia "oso garrantzitsua" izango dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.