Forcadellek ziurtatu du ez dutela "pauso bat ere" atzera emango. Bartzelonako Katalunia plazan biltzeko deia egin du, urriaren 19an, 12:00etan. ANC eta Omnium Culturaleko ordezkariek ekitaldia aurkeztu dute gaur, eta berretsi dute kanpainak aurrera jarraitzen duela: "Azaroaren 9an bozkatu egingo dugu".
Muriel Casals Omnium Culturaleko ordezkariak esan duenez, urriaren 19koa "ekitaldi jendetsua" izango da. "Prozesu honen arrakasta gu guztion esku dago; kanpainak aurrera segitzen du, atsedenik gabe". Casalsek nabarmendu du hurrengo astea "erabakigarria" izango dela eta, horregatik, ekitaldia "oso garrantzitsua" izango dela.
.@ForcadellCarme: Us esperem a tots el 19 d'octubre a Barcelona. Omplim Barcelona per guanyar el 9N #SíoSí! pic.twitter.com/ZzO5fj7Pqx
— Ara és l'hora! (@Araeslhora) October 10, 2014