Albistea entzun

Kataluniako prozesu subiranista

Aste erabakigarria Katalunian

Azaroaren 9ko data hurbiltzen ari da, eta Kataluniako etorkizun politikoa erabakitzeko kontsultaren inguruan zalantza da nagusi. Bide bat ala bestea hartu, aste hau erabakigarria izango da hainbat galderari erantzunak ematen hasteko.

Artur Mas, CDC alderdiaren egunean, Manresan.
Artur Mas, CDC alderdiaren egunean, Manresan. Susanna Saez / EFE

Berria -

2014ko urriak 13

Hilabete baino gutxiago falta da Kataluniako etorkizun politikoa erabakitzeko deitutako galdeketarako. Eta, hala ere, egingo den ala ez, zalantza da nagusi oraindik. Irailaren 3an, kontsultaren aldeko alderdiek bilera luzea egin zuten, eta, behin amaituta, galdeketarekin aurrera jarraitzeko apustu irmoa erakutsi zuten, ziurtasuna adieraziz. Joan den astean, ordea, berriro bildu ziren alderdi horiek, "erabateko diskrezioz", eta, aurrekoan ez bezala, hitz egindakoaren xehetasunik ez zuten eman.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak etenda dauzka Kataluniako Kontsultaren Legea eta kontsultarako dekretua, horiei buruzko erabaki bat hartu bitartean. Eta galdeketaren aldeko alderdiek, funtsean, oztopo horiei nola iskin egin daukate mahai gainean. Artur Mas presidenteak argi utzi du kontsulta, egitekotan, berme demokratiko guztiekin egin beharko dela.

Oraingoz, Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du bere presidente Francisco Perez de los Cobosen kontra —PPko kidea ere bada— Kataluniako Gobernuak jarritako helegitea, eta Espainiako Estatuak helegitea jarri dio Katalunian galdeketaren prozesua zuzentzeko osatutako Kontrol Batzordeari.

Generalitateak, hala ere, berriro ireki ditu azaroaren 9an botoa emateko aurreikusi zituzten errolda eta erregistroak, Nous Catalans fundazioaren arabera. Atzerrian bizi diren katalanek, espetxean edo gazteentzako atxiki zentroetan daudenek nahiz menpekotasunen bat dutenek jada eska dezakete herri galdeketan botoa emateko dagokien errolda edo erregistroan izena ematea. Edonola ere, gobernuak ohartarazi du izen emate hori behin-behinekoa dela, «Auzitegi Konstituzionalak jarri duen helegitearen mende».

Edonola, joan den urriaren 9an amaitu ziren Kataluniako Gobernuak hasiera batean aurreikusitako hainbat epe —bozkatu nahi duten atzerritarren erregistroan izena emateko epea eta udalek mahaiak jartzeko proposamenak egiteko epea, esaterako—. Gobernuak epe horietako batzuk luzatuko dituela jakinarazi du, zeintzuk izango diren zehaztu gabe.

Bitartean, inork ozen aipatzen ez baditu ere, balizko hainbat B planen zurrumurruak ari dira zabaltzen. Aste honetan bertan gobernuak galdeketa udalen esku utz dezakeela argitaratu du La Vanguardia egunkariak, baina informazio hori ukatu du Generalitateak. Aurreratutako hauteskundeen hipotesia ere indarra hartzen hasia da, nahiz eta alderdi subiranistek aukera hori ez duten oso gustuko. Aldi berean, ANC eta Omnium Cultural bezalako herri mugimenduek galdeketa azaroaren 9an mantentzeko apustuarekin jarraitzen dute. Datorren iganderako deitu dute mobilizaziora, kontsultari sostengua eman nahian.

Gauzak horrela, bide bat ala bestea hartzeko erabakiaren premia indartzen ari da. Hori dela eta, erabaki bat ala bestea hartzeko momentua, «atzera bueltarik gabeko puntua», urriaren 13 eta 15 artean iritsiko dela adierazi zuen aurreko astean Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak. Hurrengo egunean bertan bere hitzak zuzendu eta epe mugarik ez dagoela esan zuen Homsek, eta “jendeak bozkatu egingo” duela nabarmendu zuen. Gauza bat ala bestea, aste hau erabakigarria izango da, hainbat galderari erantzunak ematen hasteko. 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFek jakinarazi dute eten egin dituztela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dituen eta Pentagonoaren babesa duen koalizioa ohartarazten ari zen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Vladimir Putin Errusiako presidentea, gaur, Moskun. ©EFE

Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek.

Boliviar bat Silala ibaitik ura hartzen, Txileko mugatik gertu. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola

Mikel O. Iribar

Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi.

Guardia Zibila, atzo, AEBek Madrilen duten enbaxadaren atarian. ©FERNANDO VILLAR / EFE

Espainiatik bidali dituzte gutun piroteknikoak, Poliziaren arabera

Uxue Rey Gorraiz - Gorka Berasategi Otamendi

Sanchezek, Roblesek eta Ukrainaren eta AEBen enbaxadek jaso dituzte, besteak beste

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...