kataluniako prozesu subiranista

Junqueras: "Helburua independentzia da. Egin dezagun behingoz, mesedez"

Catalunya Radio irratian emandako elkarrizketan hunkituta hitz egin du ERCko buruak.

Oriol Junqueras, artxiboko irudi batean. TONI ALBIR, EFE
2014ko urriaren 17a
11:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Oriol Junqueras ERCko kideak argi azaldu du alderdiaren helburua: "Egin ditzagun hauteskundeak ahalik eta azkarren, independentzia aldarrikatzeko. Egin dezagun behingoz, mesedez".

Junqueras hunkituta mintzatu da Catalunya Radio irrati katean, Kataluniaren prozesu subiranistaz. Alderdiaren nahia betetzeko "itxaropena" agertu du, baina ohartarazi du "denbora galtzea" ez dela ona: "Ekintzak behar ditugu, hitzak baino gehiago".

Ziurtatu du ERCren helburua independentzia dela, eta hori dela jendeak "behar eta nahi duena". Hauteskundeak egin gabe eta independentzia aldarrikatu ezean, uste du "inoiz" ez dutela aukera izango "berdinetik berdinera negoziatzeko". "Atea bat irekita dago, independentziarena; parada aprobetxatu behar da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.