Oriol Junqueras ERCko kideak argi azaldu du alderdiaren helburua: "Egin ditzagun hauteskundeak ahalik eta azkarren, independentzia aldarrikatzeko. Egin dezagun behingoz, mesedez".
Junqueras hunkituta mintzatu da Catalunya Radio irrati katean, Kataluniaren prozesu subiranistaz. Alderdiaren nahia betetzeko "itxaropena" agertu du, baina ohartarazi du "denbora galtzea" ez dela ona: "Ekintzak behar ditugu, hitzak baino gehiago".
Ziurtatu du ERCren helburua independentzia dela, eta hori dela jendeak "behar eta nahi duena". Hauteskundeak egin gabe eta independentzia aldarrikatu ezean, uste du "inoiz" ez dutela aukera izango "berdinetik berdinera negoziatzeko". "Atea bat irekita dago, independentziarena; parada aprobetxatu behar da".