EBOLA

Madrilen ebolagatik erietxeraturiko erizainak jada ez du gaitza, lehen analisien arabera

Beste analisi baten emaitza beharrezkoa izango da kutsatuta jarraitzen duela baztertzeko. Gaur egitea espero da.

Carlos III ospitalea, Madrilen. ZIPI, EFE
2014ko urriaren 19a
15:59
Entzun

Hilaren 6an erietxeratu zuten Madrilgo Carlos III ospitalean Teresa Romero, ebola gaitzarekin. Geroztik zaintzapean izan da, eta egindako azken analisiaren arabera, odola ez du kutsatuta. Hala jakinarazi du Teresa Mesak, familiaren bozeramaileak. Espainiako Gobernuak ebola kudeatzeko sortutako batzorde bereziak baieztatu egin du Mesak adierazitakoa.

Hala ere, gaitza ez duela ziurtatzeko beharrezkoa da beste analisi bat egitea; gaur egitea espero dute. Afrikatik kanpo ebola gaitza harrapatu zuen lehena izan zen Madrilgo erizain hori. Joan den irailaren 25ean ebolaz hildako Manuel Garcia Viejo misiolaria zaintzen aritu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.