Albistea entzun

PRESO GAIXOAK

'Oihu anizkoitza' sareratu dute, Fernandez Iradiren egoeraren berri ematen duen dokumentala

Epaileak urriaren 30ean jakinaraziko du preso eri hori aske utziko duen. Esklerosi anizkoitza du, eta gaixotasuna tratatu ahal izateko zigorra etetea eskatu du.

Berria -

2014ko urriak 28

Hilaren 30ean, Ibon Fernandez Iradi euskal presoa aske uzten duen ala ez jakinaraziko du epaileak. Duela urtebete eta erdi egin zuen eskaera, bere gaixotasuna tratatzeko —esklerosi anikoitza du—. Haren osasun egoeraren berri emateko, Oihu anizkoitza dokumentala Interneten jarri du Sare plataformak.

Aske utz dezatela eskatzeko, elkarretaratzea egin zuen larunbatean herritar talde batek Lasarte-Oriako osasun etxe parean. Datorren ostiralean, urriak 31, manifestazioa egingo dute Lasarte-Orian, Okendo plazatik abiatuta, gaixo dauden presoen askatasunaren alde, eta horretan parte hartzeko deia egin dute.

Baionan ere elkartuko dira. Ni ere Banoa-k elkarretaratzera deitu du Baionako suprefetura aitzinean, 18:30ean, Giza eskubideak, konponbidea, Bakea. Ibon Fernandez Iradi Askatu lelopean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Pablo Iglesias: «Demokrazia batek ezin du onartu torturak aplikatzea»

Lander Muñagorri Garmendia

'Non dago Mikel?' filmaren estreinaldian izan zen ostiralean Espainiako presidenteordea Irene Montero Berdintasun ministroarekin

Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu du Egiari Zor-ek

Jone Bastida Alzuri

Aldarrikatu dutenez, beharrezkoa da aitortzea eta aintzat hartzea presoek eta haien senideek jasan dituzten biolentzia mota guztiak
Egiazi Zor fundazioak gaur eginiko ekitaldia. ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Egiari Zor fundazioak salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu du

Jone Bastida Alzuru

Aldarrikatuko dute beharrezkoa dela aitortzea eta aintzat hartzea presoek eta haien senideek jasan dituzten biolentzia guztiak.

Iñigo Urkullu, Beatriz Artolazabal eta Paco Etxeberria atzo, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Gerran hildakoen 110 gorpu topatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak aurkeztu du hobiak lokalizatu eta aztertzeko planaren balantzea. 27 baino ez dituzte identifikatu. Biktimen «duintasuna eta memoria» goratu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.