A9-aren ondorena

Mas eta hiru kontseilari auzitara eramango ditu fiskalak

Kataluniako Gobernuak desobedientzia eta prebarikazioa egin eta funtsak bidegabe erabili ote dituen ikertzen ari da Kataluniako Auzitegi Gorenaren Fiskaltza, Estatuko fiskal nagusiarekin elkarlanean.

Artur Mas, Kataluniako Gobernuaren bilera osteko agerraldian. ALEJANDRO GARCIA / EFE
2014ko azaroaren 11
08:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Efe albiste agentziak zabaldu duenez, bihar aurkeztuko ditu fiskalak kereilak, azaroaren 9ko galdeketa burura eramanda Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak eta hiru kontseilarik izan ditzaketen ardura penalengatik. La Razón egunkariak gaurko papereko edizioan argitaratu duenez, Joana Ortega presidenteordea, Ramon Espadaler Barne kontseilaria eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilaria dira salatutakoak.

Kontsultarako egoitza publikoak erabiltzea delitua ote den argitu nahi du fiskalak. Horretarako, igandean bertan Mossos d'Esquadra polizia autonomikoari eskatu zion bozkatzeko ireki zituzten egoitza publikoen zerrenda helarazteko. Gainera, egoitza bakoitzaren arduraduna, kontsulta egiteko baimena eman duena, identifikatzeko agindu zien. Unipost etxearekin ere harremanetan jarri da. Galdeketarako materiala garraiatu eta propaganda banatu du enpresak. Sinatutako kontratuak eta fakturak erakusteko eskatu dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.