New Yorken dituen gauza tristeen artean bat da lagunen galera. Jendea joan eta etorri egiten da. Estatu Batuetako legea omen da, leku batetik bestera ibiltzea, hasiera hasieratik omen dute izaera nomada hori. Isilik, ezer esan gabe, agurrik gabe, desagertzen dira estimatzen dituzun horiek. Asteon, Johnny izan da. Etxe barruko familiako semea. Puerto Ricotik etorritako sendia etxeko sotoan bizi zen, aita-semeak arduratzen ziren eraikinaren mantentze-lanez. Amak garbiketa egiten zuen. Johnny haurtzarotik bizi izan da han baina aita erretiratu denean etxea utzi behar izan dute. Johnnyk lan berri bat aurkitu du beste eraikin luze batean.
Nos vemos, Johny
Mikeldiko idoloa
Mikeldiko Idoloa, Bilboko zazpi kaleetako Euskal Museoko klaustroan gordetzen den harrizkoa irudi handia enigma arkeologiko bat da. Harearrizko eskultura bloke bakarrean eginda dago eta animali baten forma erakusten du. Animaliaren hanken artean eta sabelaren azpian disko bat dago txertatuta. Mikeldiko Idoloa izena bera ere argitu beharrekoa da. “Mikeldiko Idoloa” esan orduko, izen biak ipini behar dira zalantzan: Mikeldi eta idoloa.
Tubos Reunidos: beste fase bat
Tubos Reunidoseko lan gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bukatu da greba mugagabea, eta langileak lanean hasi dira Amurrioko lantegian ere. Hodigintza enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu denez, egoera erabat aldatu da, eta orain konkurtsoaren administratzailearekin negoziatu beharko dute. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko ekonomia gaietako kazetariak eman dizkigu gatazkaren fase berriari buruzko xehetasunak.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Gaia interesekoa bazaizu, hau aditu dezakezu:
• Tubos Reunidosen tentsioa gori-gori
Hi and bye
“Hi and bye”, kaixo eta agur, esaten zaie lagunekin egiten diren enkontru laburrei. Minutu batzuetan elkarri nola zauden kontatu, eta kito, beste bat arte.
Badago hi and bye-rekin lotutako beste kontu bat ere.
Kaletik oinez zoazela eta ezagun bat ikusiz gero, geratzeko astirik ez baduzu, nik “agur” esaten nuen, Euskal Herrian bezala. Eta aurrera egin.
Baina alabak esan zidan horrela ez dela egiten.
Nonbait hemen “hi” esaten da, “kaixo”, eta ez “agur” edo “bye”.
Eta “hi” esaten hasi nintzen, eta berbetan geratzen. Baina jendearen aurpegietan halako enbarazu keinuak nabaritzen nituen.
Alabak argitu zidan orduan ez nintzela geratu behar. “Kaixo” esan bai, baina hemen jendea ez dela kalean geratzen hizketan, presaz dabilela, eta hitz egin nahi izanez gero hobe dela kafe baterako geratzea, agendan ondo begiratu eta gero, agian bi hilabete barru.
Ez da Euskal Herrian bezala, honekin eta bestearekin kalean geratzen zarela. Etxetik hondartzara bidean ordu bete. Hemen ez da horrela.
“Ados”, esan nion. “Eta zergatik esaten dute orduan kaixo?”
Bada, “agur” gaizki hartu daitekeelako. Ematen du berarekin ez duzula ezer jakin nahi.
Orduan “hi” esan, baina ez geratu.
Hori da.
“Hi”, eta gero “bye”.
Baina azkena esan gabe.
Ados?
Bai.
Gimeno, lurrikaren epizentroa
Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilaria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hezkuntza alorreko sindikatuak kexaka ditu aspaldi, eta politika instituzionalaren alorrean ere ia-ia denak aurka paratu zaizkio. Hezkuntzan iragarri zuen murrizketak hautsak harrotu ditu Nafarroan, batik bat ikastolak kaltetzen zituelako, besteak beste. Azkenik, UPNren lege batek aurrera egin du, EHBildu eta Geroa Bairen abstentzioari esker, eta ez da egoera lehengoratuko da. Nafarroako Gobernuan arrakalak sortu dituen auzi honen inguruko xehetasunak azaldu dizkigu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Independentisten garaia
Galesko eta Eskoziako hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskozian SNP Eskoziako Alderdi Independentista gailendu da berriz, baina ez du gehiengo osorik izanen. Galesen Plaid Cymru alderdi abertzaleak irabazi du lehen aldiz, eta Rhun ap Iorwerth independentista izendatu dute lehen ministro. Dennis Sorondo EHUko ikerlari eta irakasleak hauteskundeei buruzko gakoak azaldu dizkigu.
Korrikaren ahizpak
Korrikaren antzeko egitasmoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Korrika bukatuta, udaberri honetan gutxiagotutako hizkuntzen aldeko hiru lasterketa izan dira: okzitanieraren aldeko La Passem, katalanaren aldeko Correllengua Agermanat eta bretoieraren aldeko Ar Redadeg. La Passem Angelun bukatu zen, maiatzaren 9an, eta Ar Redadeg larunbatean bukatuko da, Naoneden. Ane Elordi Korrikako koordinatzaile nagusiak eman dizkigu hiru egitasmo hauen eta antzeko beste batzuen berri.




