Aurten ere, BERRIAlagunen komunitatearekin bat egin du Euskadiko landa inguruko ostatuen Nekatur elkarteak. Urte luzeko bideari jarraipena emango diote bi eragileek; izan ere, elkarlanerako ituna sinatu zuten ostiralean, urtarrilaren 30ean.
Hala, BERRIAlagunek hainbat abantaila izango dituzte Nekaturreko sarea osatzen duten ostatuetan, nola egonaldiak hala deskontuak. BERRIAk esparruz esparru lantzen ditu hitzarmenak Euskal Herriko eragileekin, sinetsita baitago eragile horietako bakoitzaren jarduna beharrezkoa dela hizkuntzari arnasa emateko.



