Areatzako bainuetxe hotela
Bi lagunentzako zirkuitu termala
Areatza Bainuetxea Gorbeiako Parke Naturalaren magalean dago, eta leku ezin hobea da Euskal Herria ezagutu nahi duen bidaiariarentzat, paraje guztiz naturala aurkitu nahi duenarentzat, mendizale, ibiltari, kirolari eta mikologiazaleentzat.
Nekatur | Euskadiko landa ostatuen elkartea
Bi lagunentzako egonaldia eta gosaria
Gozatu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza turismoaz eta landetxeez! Nekazaritza turismoaren eta landetxeen elkartea
Tel.: 943-32 70 90 Nekatur.net
Besaro Landa Hotela
Bi lagunentzako egonaldia
Iratiko oihanaren atarian dago Itzaltzu, Otsagabiatik 3 kilometrora. Nafarroako Pirinioetako herri txiki bat da, Zaraitzuko ibarraren buruan dagoena, Erronkari ibarraren eta Orregaren artean.
Zelai Hotel Tarasoterapia
Bi sarrera pertsona batentzat
Zelai Talasoterapia Hotela Itzurun hondartzan dago kokatua, Euskal Kostaldeko Geoparkearen bihotzean. Bere talasoterapia zentroan, ongizate fisiko eta mentala zaintzeko itsaoko ur eta itsas elementu ezberdinak erabiltzen dira era terapeutikoan.
Arima Hotela
Bi lagunentzako Foresta Wellness esperientzia
Arima Hoteleko Wellness gunea ingurune natural batean dagoen ongizaterako oasi bat da. Kirola egiteko, erlaxatzeko eta zaintzeko behar duzun guztia duen toki ikusgarria da.
www. arimahotel.com
instagram.com/arimahotel/
facebook.com/ArimaHotel/
youtube.com/@arimahotelspa
Artaza Urederra kanpina
Bi lagunentzako sauna finladiarra
Artaza-Urederra oso espazio berezia da. Urbasaren magalean, Urederra ibaiaren iturburutik hurbil, bertako eraikinak egurrez eta maitasun handiz eginak dira, eskulturak balira bezala. Naturaz eta Finlandiako saunaz gozatzeko leku aparta, goxoa, kapritxozkoa. Baita neguan ere, suaren berotasunari esker.
Zugan
Aurpegiko garbiketa eta Indiba saio bat pertsona batentzat
Konfiantzazko laser eta edertasun zentroa da ZUGAN, eta Beasainen eta Tolosan dago. Profesional aditu eta arituak ditu laser depilazioan eta aurpegiko eta gorputzeko tratamenduetan. Tratamendurik eraginkorrenak lortzeko, gertuko aholkularitza ematen da. Informazio gehiagorako, bisita ezazu ‘www.zuganlaser.eus’ webgunea.