Berria
Zuzenekoak

ZUZENEAN: Hauteskundeak Nafarroan: agertoki politiko konplexu baten gakoak.

08 August de 2023

Foru eta udal hauteskunde kanpainaren bezperarako, mahai ingurua antolatu dute BERRIAk, Euskalerria Irratiak, Martin Ugalde kultur parkeak eta Katakrakek, maiatzaren 28ko bozen giltzarriak aztertzeko asmoz. Hots, eskuinaren zatiketaren ondorioak; PSNren, Geroa Bairen eta EH Bilduren arteko lehia, nor geratuko aurretik; kanpainari begirako alderdien arteko estrategiak; eta maiatzaren 29tik aurrerako agertoki politikoei begirako asmoak. Parlamentuan ez ezik, udal nagusietan ere asko egongo da jokoan, batik bat Iruñekoan.Parte hartzaileak:- Juan Kruz Lakasta, Euskalerria irratiko zuzendaria- Amaia Alvarez, NUPeko irakaslea- Ibai Fernandez, Diario de Noticiaseko zuzendaria- Joxerra Senar, Berriako kazetariaAurkezlea:- Uxue Rey, Berriako kazetaria

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.