bideoa6436
Zuzenekoak

ZUZENEAN: Legezko zoru bat euskararentzat

16 November de 2023

Euskara normalizatzeko arau eta neurrien aurka epai soka luzea gertatzen ari da Hego Euskal Herrian. Oldarraldi judizial bat. Iparraldean ere indartsua eta hondokoa da oldarraldia, Nafarroako zati handi batean bezala, ofizialtasunaren aitortza bera ukatua baitzaio euskarari, eta, ondorioz, ukatua baitzaie euskaldunei. Honen aurrean, euskalgintzak manifestazioa deitu du azaroaren 4an Bilbon euskararen alde eta oldarraldiaren kontra. Egoera honen aurrean ezinbestekoa da euskararen normalizazioan (eta, ondorioz, euskaldunon egunerokoaren normalizazioa) aurrera egiteko lege jokalekuaz gogoeta egitea. Aztertzea zein den egungo testuingurua eta zeintzuk diren eman beharreko urratsak euskarak legezko zoru bat izan dezan. Horretarako, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Ikaskuntzak lankidetzan jardunaldiak antolatu dituzte. Bi mahainguru izango dira:«Nork eta zeren arabera epaitzen du euskara?»Hizlariak:Iñigo Urrutia legelariaUnai Iturriotz abokatuaModeratzailea:Zelai Nikolas legelaria.«Hizkuntz eskubideak giza eskubide. Aukera bat berdintasunerako?»Hizlariak:Benet Salellas legelari katalana (eta Jordi Cuixarten abokatua)Andoni Barreña Garabide hizkuntz lankidetza elkarteko ordezkariaPaul Bilbao Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren bideratzaileaModeratzailea:Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.