(Berriako ikerketa sailak Espainiako Barne Ministerioko bi koadro ertaini grabatutako telefono elkarrizketa)
- …ez etsi, Candido, bazakiat lan nekeza dela, 50.000 lagun kutsatzaile gehiegi dituk, baina konfiantza erabatekoa diat hiregan… Baten bat aurkituko diagu Bilduren zerrendetan… Ea, hurrengoa…
- Hau bai, Alfredo, ikusiko duk. Pertsona honek musean jokatzen zian egunero 1979ko hauteskundeetan Donostiarako zerrendan hamazazpigarren postuan zihoanaren bizilagunarekin. Eta okerrena zera duk, elkarri keinuak egiten zizkiotela hogeita hamaika zeukatenean.
- Baina hori ez duk legezkoa! Eta duplexak zituztenean?
- Sudurra alde batetik bestera mugitzen zitean.
- Ostia, hi!... Badugu frogarik?
- Pertsona honek eta bere bikoteak herriko taberna batetik gertu dagoen elkarte batek antolatutako mus txapelketan txuleta pare bat irabazi zitean 1987an.
- Txuletetan klenbuterolik bai?
- Ikertzen ari gaituk, baina oraingoz ezer ez.
- Berdin duk, Candido, lan bikaina egin duk. Besterik?
- Bilbon bazagok beste morroi bat zeinak Gernikako ANVko zinegotzi baten lehengusinarekin txortan egin zuen behin Bilboko Aste Nagusian… eta kondorik gabe!
- Hori elkarkeria duk, argi eta garbi!
- Horretan nagok ni ere… bi euskaldun txortan? Susmagarria gutxienez!
- Primeran, Candido… McCarthy bera ere harro egongo lukek hitaz!
- McCarthy? Zerrendetan ez diagu McCarthyrik topatu. Hori nor da? Sinn Fein-eko bat, ala?
(Erredakzioan itzulia)
Maratila
50.000
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu