Albistegi bat kitxua hizkuntzan egingo dute Perun

2016ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LIMA. Peruko Kultura ministro Jorge Nieto Montesinosek iragarri du epe laburrean TV Peru telebista kate publikoan kitxua hizkuntzan egindako albistegi bat emango dutela. Ministroaren arabera, erabakiak lotura du kitxua hitz egiten duten pertsonak aitortu eta errespetatzearekin, baita herrialdean beste hizkuntza batzuetan mintzatzen direnen eskubideak aitortzearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.