Allenderen azken gudaldia

Txileko estatu kolpearen 40. urteurrena gogora ekarriko dute gaur dokumental eta solasaldi batekin

Salvador Allende eta haren aldekoak, La Moneda jauregia estatu kolpetik defendatzen. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko irailaren 11
00:00
Entzun
Salvador Allende Txileko presidentearen gobernua estatu kolpe baten bitartez eraitsi zuen 1973ko irailaren 11n Augusto Pinochetek; gaur 40 urte. Erregimen aldaketaren ostean, ezkerretik eskuinera irauli zuen herrialdea buruzagi militarrak.

Urtemuga hori dela eta, bi ekitaldi antolatu dituzte gaur arratsalderako Askapenak eta Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako euskal plataformak, Gasteizko M3moria gunean.

El Ășltimo combate de Salvador Allende (Salvador Allenderen azken borroka) dokumentala emango dute lehenik, 19:00etan. Txileko armadak La Moneda egoitzara egindako erasoa erakusten du Patricio Henriquez txiletarrak zuzendutako lanak. Hainbat pertsonaren testigantza jaso du Henriquezek dokumentalean; haien artean, Allenderen bizkartzain Hugo Garciarena, Hortensia Bussi emaztearena, presidentearen alabena eta Jose Toha orduko ministroarena.

Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, zigorgabetasunaren aurkako borroka eta elkartasun internazionalistari buruzko mahai ingurua antolatu dute. 20:00 aldera hasiko da solasaldia.

'TXILEKO ESTATU KOLPEAREN 40. URTEURRENA'

Zer. Dokumental emanaldia eta solasaldia.

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. M3moria gunean, Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.