Ikus-entzunezkoa

Amerikako hizkuntza gutxituak ezagutzen

2015eko maiatzaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ameriketako zazpi hizkuntza komunitatetako hamalau lagunen hitzak bildu ditu Garabide elkarteak Beltzean mintzo-Amerikako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentalean. Gaur arratsaldean eskainiko dute Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian (Gipuzkoa). Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia ykatek hizkuntzen komunitateetako ordezkariek haien hizkuntzaren egoeraz hitz egiten dute ikus-entzunezkoan. Dokumentalaren ostean, Garabideko zuzendaritzako kide Kike Amonarrizek eta Garabideko teknikari Maddi Iñarrak hitz egingo dute.

'Beltzean mintzo' dokumentala

Gaur, 19:00etan, Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA