Dasy izeneko neskak edozein gauza egingo luke Amy Winehouseren ahotsa eta talentua izateko. Abeslaria hil dela entzuten duenean, Londresera abiatzen da. Zer duzu, Amy? lanarekin Donostiako Poltsikoko Antzerki Jaialdiko lehen saria irabazi zuen Leire Ucha aktoreak iaz. 3.000 mila euro eman zizkioten lana garatzeko eta ekoizteko. Gaur, Bilbon ikusiko da emaitza.
Londresko, Edgwareburyko kanposantura heltzen da protagonista. Han dago lurperaturik Amy Winehouse. Abeslariaren hilobiaren aurrean, galderak egiten ditu miresleak: «Amy, zergatik ez zinen zoriontsu? Sekulako ahotsa zenuen». Ilusioak zapuzten direnean bizitzaren eta ezinaren artean gertatzen den borrokaz mintzo da lana, tonu gazi-gozoan eta umoretsu. Izan ere, bi diskorekin zale asko eta sari ugari irabazi zituen abeslari ingelesak, baina arrakastak arazoak baino ez zizkion ekarri. Urteetan edariarekin arazoak izan ondoren, 2011ko uztailaren 23an hil zen, alkoholaren eraginez.
Uchak berak sortu du antzezlana. Eguzki Zubiak eta Natxo Gomezek zuzendu dute, Itziar Markiegik diseinatu du eszenografia eta atrezzoa, Javi Andrakak argiak, Carlota Devaneyk jantziak, Ugaitz Alegriak koreografia eta Natxo Gomezek musika.
ANTZERKIA
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Begoñako udaltegian, Bilbon.
Amy Winehouseri galdezka
Donostiako Poltsikoko Antzerki saria irabazi zuen iaz 'Zer duzu, Amy?' lanak; Bilbon taularatuko dute gaur

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu