Androideko malwarea biltzeko eta aztertzeko Gnome proiektua

2012ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Android Malware Gnome proiektua aurkeztu zuten IEEren segurtasun eta pribatutasun sinposioan, zeina San Frantziskon egin zen, hilaren 20tik 23ra. Androiderako malware edo programa gaiztoa aurkitzea, biltzea eta ikertzea da ekimen horren xedea. Datuak munduko beste ikerlari batzuekin ere partekatu nahi dituzte.

Ikerketa taldeak Androiderako 1.200 malware lagin baino gehiago bildu ditu dagoeneko.Kasu esanguratsuenen artean daude, besteak beste, GingerMaster (http:// www.cs.ncsu.edu/faculty/jiang/GingerMaster/) eta DroidKungFu (http://www. csc.ncsu.edu/faculty/jiang/DroidKungFu.html) .

Android Malware Gnome proiektuan bilduta dagoen informazioa ez dago era publiko batean eskuratzeko moduan. Izan ere, datuak jakin nahi dituzten erabiltzaileak ikertu egingo dituzte, malware sortzaileek informazio hori erabil ez dezaten. Jasotako informazioa 60 unibertsitate eta erakunderekin partekatu dute jada.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:

http://www.malgenome project.org/
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.