Komunikazioa

Ane Irazabalek jasoko du 2019ko Eurobasque saria

Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak Awlad-Hesiak gainditu dokumentalarengatik saritu du. BERRIAko kolaboratzailea da.

Ane Irazabal. MONIKA DEL VALLE / FOKU
urtzi urkizu
2020ko martxoaren 4a
11:40
Entzun

Ane Irazabal Elkorobarrutia kazetariak (Arrasate, Gipuzkoa, 1984) munduko hainbat gatazkaren berri eman du azkeneko urteetan; batez ere, errefuxiatuen egoeran jarri du arreta azkenaldian. Horren erakusle da Cosimo Caridirekin batera zuzendutako Awlad-Hesiak gainditu dokumentala, eta, hain zuzen ere, lan horregatik emango diote Irazabali 2019ko Eurobasque saria. Gernikako (Bizkaia) Euskal Herria museoan jasoko du, maiatzaren 8an.

Irazabal BERRIAko kolaboratzailea da: egunkarirako erreportajeak idazteaz gain, Zaitun podcasta egiten du egunkariaren webgunerako. EITBko berriemaile gisa ere aritzen da —azkeneko egunetan Lesbos uhartetik (Grezia) ari da errefuxiatuen egoeraren berri ematen—.

Kazetariak, era berean, Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburuan parte hartu zuen —BERRIA, Elkar eta Jakinen Aleka bildumako laugarren lana—.

Eurobasqueren beste saria Jose Ignacio Bustamante Otaduirentzat izango da, prentsa idatzian argitaratutako Y sin embargo se mueve lanarengatik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.