Antzerkia, abiada hartzen

Eibarko 35. Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak Katalunia, Portugal eta Espainiako konpainiei emango die aukera

Berto Romerok 'La apoteosis necia' lana taularatuko du, bihar. Z / BESTEAK.
Erredakzioa
2012ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Dagoeneko 35 urte bete dituzte Eibarko (Gipuzkoa) Nazioarteko Antzerki Jardunaldiek. Otsailaren 11n hasi ziren bizitzaz eta fikzioz betetzen Eibarko agertokiak, eta hala jarraituko dute martxoaren 31 arte. Datozen egunotan, Katalunia, Portugal eta Espainiako konpainiak arituko dira hirian.

Aurten, urteurren borobil samarra ospatzen dutela-eta, jardunaldi berezia agindu dute antolatzaileek. Formatu handi eta txikiko ikuskizunak programatu dituzte, hainbat gai eta estilokoak. Denboraldiko antzerki ikuskizunik hoberenak eta ikusle mota guztientzakoak iragarri dituzte.

Bihar, Berto Romero konpainiaren txanda izango da. La apoteosis necia lana taularatuko du Bartzelonako taldeak, 20:30ean, Hezkuntza Esparruan. Umore ikuskizun bat da, Romero bera protagonista. Bakarrizketak eta abestiak tartekatzen ditu, bizitzan izan dituen ezbeharrak kontatzeko, haien lepotik barre egiteko asmoz.

Asteartean, Perro que muere no ladra antzezlana eskainiko dute, 20:30ean, Coliseo antzokian. Portugalgo Teatro Do Chapito konpainiaren lan hori komedia beltza da; izan ere, heriotzaren inguruko lan bat da.

Asteazkenean, leku eta ordu berean, Lazaro lana aurkeztuko du Madrilgo Mirage konpainiak.

NAZIOARTEKO ANTZERKI JARDUNALDIAK

Noiz. Martxoaren 31 arte, Eibarren (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.