Antzerkiaren eztenkada ederra

Eztena Teatro Egunak jaialdia egiten ari dira egunotan Errenterian, antzezlanak ikusi eta ahotan hartzeko

Ander Lipus, Erregea eta Bufoia bertso-antzerkian. Lana bertso-oturuntza bihurtuko dute bihar. MONIKA DEL VALLE / ARP.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Antzerkigileak eta antzerkizaleak elkartzea, horra Eztena Teatro Egunak jaialdiaren helburua. Atzo hasi zuten jaialdia, Errenterian (Gipuzkoa), eta bihar arte jarraituko dute hiria antzezlanez eta antzerkiaren inguruko eztabaidez betetzen.

Piezak egitasmoa taularatu zuten atzo, Mikelazulo Kultur Elkartean. Egitasmo horretan, oraindik garatu gabeko proposamenak aurkezten dituzte jendaurrean, ikusleen erantzuna neurtzeko.

Gaur, 11:30ean hasita, Hots kale ekintza ikusi ahalko da hiriaren erdigunean. Edurne Agirrezabalak Sarean zintzilikatuta lana antzeztuko du, 18:00etan, Xenpelar Etxean. Badut clown taldearen Flamenkito lana ikusi ahalko da, 20:00etan, Mikelazulon. Ondoren, Los Pardos taularatuko du Que Par Che konpainiak.

Bihar, gosari-solasaldia egingo dute, Hamaika aktore autore bila izenburupean. Le Petit Theatre de Pain taldeko Manex Fuchs, Arantxa Iturbe kazetari eta idazlea, Borja Ruiz Kabia laborategiko zuzendaria eta Pablo Barrio idazlea arituko dira iritzia ematen.

14:00etan, jana, bertsoa eta antzerkia nahastuko dituzte Ander Lipusek, Sustrai Colinak eta Unai Elizasuk, Erregea eta Bufoia Banketean.

EZTENA TEATRO EGUNAK

Noiz. Bihar arte, egun osoan.

Non. Errenterian. Oturuntzan izena emateko: 943-51 70 02, [email protected].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.