Aurten Oionen egingo dute Arabako Errioxako mahats biltzearen 18. festa. Ardo dastatzea antolatu dute, eta mahatsa zapaltzen ere arituko dira, lehenengo muztioa ere dastatu ahal izateko; horiek izango dira eguneko ekitaldi nagusiak. Dastatze horiek helburu horretarako jarriko diren hamasei postuetan egingo dira, goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordubiak arte.
Arabako Errioxako dantza taldeen saioarekin hasiko da eguna, goizeko hamaiketan. Ordu erdi geroago, pregoia irakurri eta ekitaldi ofiziala egingo dute. Aurten, Euskaltel taldeari egokitu zaio festari hasiera ematea. Mustiatzea egingo da; gero, muztio dastaketa, eta, ondoren, ardo dastaketa. Horretarako, sei euroan salgai izango diren kristalezko kopak erosi beharko dira. Ardo dastatze bakoitzaren salneurria ere sei eurokoa izango da. Hamabi eta erdietan aizkora erakustaldia egongo da. Ordubietan amaituko da festa, herri bazkariarekin. Bestalde, goiz osoan musika eta kalejirak, artisautza eta produktu labeldunak, umeentzako jolasak eta zurrakapote dastatzea izango dira. Gainera, hango tren turistikoak bisita panoramikoak eta mahasti eta olibondoen ibilbidea egingo du.
Mahats bilketaren festa 1994. urtean hasi zen, Biasterin. Ordutik, Arabako hamalau udalerritatik igaro da. Festaren helburua bisitariei bertako ardoa erakustea da, nekazaritzako produktu garrantzitsuena baita.
Gerizpean. Uda-pasa
Arabako ardoa dastagarri
Arabako Errioxako mahats biltzearen festa egingo dute igandean Oionen, eta ardo dastatzea izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu