Arazoak arazo, beti aurrera

Frida Khalo margolariaren bizitzan oinarrituriko antzezlan bat ikusi ahal izango da gaur, Bilbon

Antzezlanak Frida Kahloren gaztaroari buruz hitz egiten du. BERRIA.
2013ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Frida Kahlo Mexikoko margolari izan zenari buruzko Frida haurtxoa antzezlana izango da ikusgai gaur, Bilboko Alondegian. Pairatutako gaixotasunak eta gaztaroan izandako arazoak hartzen ditu oinarritzat. Umeentzako antzerkia izango da.

Hutsik dagoen mihise baten aurrean, Kahlok bere iragana gogoraraziko du. «Nire aitaren begiak eta nire amaren gorputza ditut», dio mihisearen aurrean, ispilu bat balitz bezala. Jaiotzaren eguna, 6 urterekin izan zuen polio gaixotasuna, izan ez zituen lagunak, istripua... bizitzan izan zituen une gogorrenak gogoratuko ditu. Arazo guztien gainetik, baina, mezu bat bidaltzen du antzezlanak: bizitzeko gogoa. Une oro aurrera egiteko grina izatea eta arazoen aurrean bizitzaren edertasuna zenbaterainokoa den jabetzea. Horixe da Frida haurtxoak duen mezu nagusia.

Kahlo margolariaren bizitza jaio bezain laster izan zituen gaixotasunek markatu zuten. Guztira, 32 aldiz operatu zuten, eta 18 urterekin izan zuen istripuak etorkizunean ondorio larriak ekarri zizkion.

Antzezlana Alondegiko Arte Bizien programaren barne dago, eta Karlik Danza Teatro konpainiak egin du. Caceresen (Espainia) sortu zen, 1991n, eta urte horietan guztietan 1.500 emanalditik gora egin izan dituzte, 32 herrialdetan.

'FRIDA HAURTXOA'

Noiz. Gaur, 12:00etan.

Non. Alondegiko auditoriumean (Bilbo).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.