Artzaintza

Artaldeak kalean

2.000 ardik zeharkatu dituzte Ordiziako kaleak. Horrez gain, Idiazabal Gazta berria moztu dute 'Handia' filmekoek, denboraldi berria irekiz.

Izaro Zinkunegi Barandiaran.
2018ko apirilaren 4a
15:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Artzain eguna egin dute gaur Ordizian (Gipuzkoa). Urtero legez, Idiazabal Gaztaren aurtengo denboraldia ireki dute. Handia filmeko lantaldeak ebaki du gazta berria. Artaldeak ere pasatu dira herrigunetik.

Asteazkeneko azoka berezi bihurtu da gaur Ordizian. Udaberriroko ohiturari jarraituz, Artzain Eguna dute. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriari hasiera ematen dion gazta moztu dute. Handia filmeko lantaldeak eta Jose Mari Goenaga zuzendariaren familiak moztu du. Berez Goenaga bera zen gazta moztekoa, baina ezin izan du bertaratu, hegaldi arazoak tarteko.

Halaber, hainbat artzainek herriko kaleak zeharkatu dituzte euren artaldeekin. 2.000 buru inguru igaro dira, hiru artaldetan banatuta. Horrela, euskal artzaintzan ohikoa den transhumantzia kaleratu dute. Ardi eta aharien erakusketa eta lehiaketa ere izan da Garagartza plazan. Ile-mozte eta gazta egite erakustaldiak ere egin dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.