Artea eta historia Baztanen

Lesagibelen eskulturak, Tomas Sobrinoren margolanak eta 1913ko uholdeen argazkiak daude ikusgai

Erredakzioa
2013ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Baztango paisaiaz gozatzeaz gain, artea eta argazkigintza dastatzeko aukera dago Elizondon eta Iruritan (Baztan, Nafarroa). Lesagibel eskultorearen eta Tomas Sobrino margolariaren lanak ikusgai daude Elizondon, eta harana 1913. urtean gogor jo zuten uholdeetako argazkien erakusketa Iruritan.

Lesagibelen piezak irailaren 6ra arte egongo dira ikusgai, Arizkunenea etxean. Besteak beste, zurezko eskultura polikromatuak jarri ditu artistak ikusgai. Gaur, 11:00etatik, 13:30era, eta 17:00etatik, 20:00etara ikusi ahalko dira.

Arizkuneneako lehen solairuan, berriz, Sobrinoren margolanak daude, Ikustearen plazera erakusketan. Irailaren 11ra arte egongo da ikusgai. Azken boladan olioz eginiko koadroak jarriditu artistak. Horrez gain, marrazkiak jarri ditu, zilarrezko punta teknikarekin eginikoak. Zilarrezko arkatz moduko bat erabiltzen da horretan. XV. mendean erabili zen gehien teknika hori.

Iruritako jauregian, berriz, azken eguna du gaur Begirada... atzera begira erakusketak. Erratzun eta Elizondon 1913. urtean kalte handia eragin zuen uholdeko argazkiak biltzen dituzte horretan. Baztanek inoiz pairaturiko natur hondamendirik handiena izan zen.

ERAKUSKETAK

Non. Elizondoko (Nafarroa) Arizkunenean eta Iruritako jauregian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.