Ezarian. Artea

Artea nonahi

Urtero bezala, margotu dituzten lan berriak erakusteko haien etxeak ireki dizkiete bisitariei Baztan eta Bidasoa aldeko margolariek, abuztu bukaera arte

2011ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Urteak joan urteak etorri, euren etxeak irekitzen dituzte udan Baztan eta Bidasoako hainbat margolarik. Baten batzuek herriko etxeek utzitako aretoak ere baliatzen dituzte. Udazkenean, neguan eta udaberrian margotutako lanak erakusten dituzte. Uda sosegurako eta aisialdirako garaia izaten da, eta, Baztan eta Bidasoa aldean, hainbat artistaren lanak ikusteko tenorea ere. Orri hauetara hiruren lana ekarri dugu: Juan Karlos Pikabea lesakarrarena, eta Ana Mari Marin eta Tomas Sobrino baztandarrena. Baina bada beste askoren lanaz gozatzeko aukera ere Baztanen: Jose Mari Apezetxearen lana Erratzun; Xabier Soubelet eta Teresa Lafraguarena Arizkunen; Jesus Montesena Zigan; eta Martina Dasnoy, Diana Iniesta eta Iosu Moratxorena Elizondon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.