Sare sozialak

Astelehenetik Tinder aplikazioa euskaraz erabil daiteke

jarraia229495.jpg
2023ko ekainaren 16a
16:47
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pasa den astelehenetik Tinder aplikazioa euskaraz ere erabili daiteke. Gainera, jendea ezagutzeko irizpideen artean ere hautatu daitekeela jakinarazi du komunikazio taldeak, eta modu horretan euskara hautatu duten beste pertsona batzuekin jartzen du erabiltzea harremanetan. Ekainaren 12an bretoiera eta korsikera ere gehitu zituen aukeran ematen dituen hizkuntzen artean. Katalana eta galiziera ere aukeran daude.

Tinder munduko 190 herrialdetan erabiltzen da jendea ezagutzeko, eta 56 hizkuntzatan erabiltzen dute. Zenbait iturriren arabera, 400 milioi erabiltzaile zituen 2022an. 2020an 6,5 milioi pertsonek zuten ordainpeko kontua. Sare sozial baten moduan funtzionatzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.