Atxiloketa

Xabier Etxaniz Rojo.
2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
(Berriako ikerketa sailak bi guardia zibili grabatutako irrati bidezko elkarrizketa)



-H-51 basera deika, H-51 basera deika...

-Zer daukak, H-51?

-Susmagarri bat harrapatu diagu kalean zozketa baterako txartelak saltzen. Ekonomia aparatukoa izan litekek...

-Beste saltzaile bat, eh? Ederki, H-51!

-Aginduak argiak direnean dena duk errazagoa.

-Bai, halaxe duk, H-51. Dena den, prozedura ondo jarraitu, aditu? Ahalik eta froga gehien bildu, badakik, epaileei txosten mardulak gustatzen zaizkiek...

-Alde horretatik, lasai ibili. Morroiak txartel mordoa zeramaan gainean, hirurehundik gora bai...

-Jarraitu, jarraitu...

-Negatibo, Jarraitxu izena ez duk inon ageri...

-Eta presoekiko elkartasuna?

-Negatibo.

-Eta terroristen ohiko parafernalia?

-Balitekek... «Playas de la Comunidad Valenciana» jartzen dik txarteletan, eta argazki baten ondoan «Gandia»... atentatu bat egiteko jomuga izan litekeela iruditzen zaidak...

-Joder, H-51, horixe duk, jomuga bat! Su-etena gora eta su-etena behera, ziria sartu nahi zigutek horiek, baina frogak argiak dituk.... Udako kanpaina hasi dituk prestatzen! Zorionez, saltzaile alproja hori ziztuan joango duk kartzelara. Ikusiko dik horrek, bai horixe!

-Ba... ikusi, ikusi... susmagarriak ez dik gehiegi ikusten... sekulako ostia hartu dik Patrol-aren atearen kontra... ezta itsua balitz ere...

-Ikusten! Beste froga bat! Terrorista onaren eskuliburua ederki asko ezagutzen ditek...

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.