Ikuskizuna

Badatoz jentilak

2015eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Direnik ez da sinistu behar; ez direnik ez da esan behar. Jentilak ba ote diren edo ez ez dago jakiterik, baina ikusi, ikusi ahal izango dira gaur, Ataunen (Gipuzkoa). Jentilen etorrera antzeztuko dute. Azken urteetan emanaldia ikustera joaten den jendetza ikusirik, emanaldi bikoitza egingo dute, gainera: 19:00etan eta 21:30ean.

18:15ean, ongietorria egingo diete jentilei eta haiekin batera herriko plazara iritsiko diren pertsonaia mitologikoei: sorginak, Torto, Sanmartintxiki, Marimunduko... Haren ondotik, desfilea egingo dute. Ondoren hasiko da emanaldia, kiroldegian. Sarrera doan eskuratu ahal izango da aurrez, kiroldegian eta plazan.Jentilen etorreraGaur, 19:00etan eta 21:30ean, Ataungo kiroldegian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.