Musika. Dantza

Barrokoa, Ziortza-Bolibarren Totemaren inguruan, Ezpeletan

2014ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Josetxu Obregon zuzendariak Herbehereetan bizi zen garaian sortu zuen La Ritirata taldea. Luigi Boccheriniren pieza baten izenburutik hartu zuen izena talderako. Europako jaialdi askotan jo dute, Alemanian, Irlandan, Espainian zein Frantzian. Il Spiritillo Brando kontzertua emango dute gaur, Ziortzako Kontzertuak 2014 egitarauaren barruan. XVII. mende aldera bidaiatzeko aukera emango dute, Andrea Falconieri, Marco Uccellini, Domenico Gabrielli eta Giuseppe Maria Jacchiniren musikarekin, besteak beste.

La Ritirata

Gaur, 18:00etan, Ziortzako Kolegiatan (Bizkaia).

Kukai konpainiako bost dantzari mugimendu azkar eta indartsuekin arituko dira gaur Ezpeletako (Lapurdi) plazan. Cesc Gelabert koreografo katalanarekin elkarlanean osaturiko lana da. Nestor Basterretxeak aspaldi eginiko Akelarre eskulturaren inguruan egingo dute dantza.

'Gelajauziak'

Gaur, 17:00etan, Ezpeletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.