Belgikak libre utzi du Valtonyc, auzia ebatzi bitartean

2018ko uztailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MUSIKA. Valtonyc rap abeslaria Belgikako epaile baten aurrera agertu zen atzo, eta hark aske utzi zuen, beste epaile batek musikaria Espainiaratzeaz azken erabakia hartu bitartean. Bere kantuetan terrorismoa goratzea eta koroa iraintzea egotzita, Espainiako Auzitegi Nazionalak hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion musikariari, eta Belgikan hartu zuen babes joan den maiatzean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.