Bilboko Aste Nagusia

Bertan behera geratu dira Abandoibarrako lehen kontzertuak, eszenatokia muntatu gabe zegoelako

Ez dute kontzerturik eman Kai Nakaik, Olatz Salvadorrek eta Marenek, «ageriko arrazoiengatik». Gaurko dena prest izatea espero du udalak.

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvador, atzo, Abandoibarrako eszenatokiaren parean. BERRIA
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvador, atzo, Abandoibarrako eszenatokiaren parean. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2025eko abuztuaren 17a
11:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez da behar bezala hasi Bilboko Aste Nagusia. Ez, behintzat, Bilboko Udalak antolatutako egitaraua: atzo gauean kontzertu bana ematekoak ziren Kai Nakai, Olatz Salvador eta Maren artistak, baina bat bera ez zen igo eszenatokira, hori ezinezkoa baitzen. Eszenatokia ez zegoen muntatuta.  

Udalak esan du «antolatzaileez gaindiko arrazoiengatik» geratu direla bertan behera kontzertuak, eta azaldu du arazo teknikoak izan zituztela eszenatokia jartzerakoan. Hiru artistek, berriz, adierazi dute «pena handiz» ez dutela jo kontzerturik, «ageriko motiboengatik».

Zenbait hedabideren arabera, udala aztertzen ari da eszenatokia muntatzeko ardura zuen enpresaren aurkako neurriak hartzea. Gaurko dena prest izatea espero dute; Guggenheim alboan kantatzekoak dira Janus Lester eta Dupla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.