Sumarioa sekretupean dagoenez, ez dago jakiterik zein arrazoirengatik utzi duten bertan behera mezuak sarearen bidez elkarbanatzeko sistema ezaguna. Brasilgo epaitegi batek hartu du erabakia.
Berri agentziek emandako datuen arabera, WhatsApp enpresari hainbat agindu judizial bidali zizkioten aurrez, baina bakar bati ere erantzunik eman ez zioenez erabaki dute zerbitzua etetea.
Iragan otsailean ere erabaki zuen epaitegi batek zerbitzua aldi batez etetea. Beste epaitegi batek, ordea, atzera bota zuen erabakia. Hainbat delituren ikerketan lankidetzarako prest agertu ez zelako eman zuten orduan lehen agindua, berri agentziek azaldu dutenaren arabera.