Bi proposamen

2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
SHITAKE ETA ESNEGORRI ZOPA, TIPULA ETA PORRU KARRASKATSUEKIN

Osagaiak:

• 150 g esnegorri

• 200 g shitake

• Tipulin samur bat

• 2 porru

• 2 koilarakada tipula deshidratatu

• 8 xerra ogi (integrala)

• Irin integrala

• 3 koilarakada esnegain

• Oliba olioa

• Gatza eta piperbeltza

• Moztu tipulina eta porruak xafl a mehetan, eta erregosi kazola• batean, olioarekin. Gorde porru baten zati berdea gerorako.

• Garbitu perretxikoak ongi; zatitu, eta bota kazolara. Erregosi dena, eta perretxikoek ura botatakoan, utzi beste hiru minutu egiten.

• Bota barazki salda edo ura, nahastura guztia estali arte. Irakiten hasten denean, gehitu ogi frijitua, eta utzi egosten 20 minutuz. Bota gatza eta piperbeltza, eta birrindu.

• Atera aurretik, moztu gordetako porru zatia juliana eran, pasatu irinetatik, eta frijitu.

Atera krema platerean, porru frijitua eta tipula deshidratatua apaingarri modura jarrita

SESAMOZ ESTALITAKO TOFUA, BROKOLIAREKIN ETA AZALOREAREKIN

Osagaiak:

• 500 g tofu

• 2 baratxuri ale

• Koilarakada bat jengibre

fresko, birrindua

• Koilarakada bat azukre beltz

• 5 koilarakada soja saltsa

• 100 g sesamo

• Koilarakada bat arto irin

• 2 koilarakada irin integral

• 150 g azalore

• 150 g brokoli

• 50 g anakardo zatitu

• Oliba olio birjina

• Gatza eta piperbeltza

• Moztu tofua dadotan, eta jarri ontzi batean, baratxuri xerratuekin, jengibrearekin, azukre beltzarekin eta soja saltsarekin.

• Estali, eta eduki hozkailuan 2 ordu. Nahastu sesamoa irinekin; xukatu ongi tofua, eta pasatu irin nahasturatik. Frijitu oliba olio berotan (kerik atera gabe), gorritu arte.

• Birrindu brokolia eta azalorea gazta birringailuaz, meheegi gera ez daitezen. Berotu zartagin batean 3 koilarakada oliba olio; salteatu anakardoak, gehitu azalorea eta brokolia, eta salteatu su bizitan, beste minutu batez. Atera tofua barazkien gainean, barazkiak salteatu berritan.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA