EZARIAN. DONE JAKUE BIDEKO ARGAZKI LEHIAKETA

Bideak eraman du saria

Done Jakue bideko bazterrak erakutsi dituzte erromesek irudien bitartez. Elgoibarko Karlos Ansolak, bidalitako paisaiaren irudiari esker, asteburu bat igaro ahal izango du Baztan hotelean

Erredakzioa
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Mila bide, mila urrats, mila irudi. Denak, Santiagora begira. Ibiltari askok bezala, Done Jakue bidea hartu du ardatz BERRIAko argazki lehiaketak uda honetan. Baina amaitu da ekainean hasitako bidea. Asko izan dira euren ibilbidea gurekin partekatu nahi izan duten irakurleak. Eta bidean ikus daitezkeen monumentu eta irudi ederrak erakutsi dizkigute.

Bideari egin dizkiote argazki gehienak erromesek, bide luze eta amaigabeei, zelai berde eta horiei... Baina bideak erakusten duen ondarea ere ezagutu duguhaiei esker.

Iritsi da, ordea, sariak emateko garaia, eta argazki guztiak ikusi eta gero Elgoibarko Karlos Ansolak bidalitako pasaia ederraren argazkiak lortu du sari nagusia: Baztan hotelean bi lagunentzako asteburu-pasa lortu du Ansolak. Gainera, Zugarramurdiko kobazuloak ere bisitatu ahal izango ditu.

Horrekin batera, lehiaketan parte hartu duten guztien artean bost saski ekologiko zozkatu ditugu, eta hauexek izan dira irabazleak: Luis Alkorta Uria, David Tijero Osorio, Jose Antonio Agirre, Jose Manuel Mitxelena eta Jon Mikel Benito Del Valle.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.