Bideojokoak

Bideojokoz beterik dator urria

'GTA VI' joko ospetsutik ihesean dabiltzan titulu handiek segida izango dute asteotan: 'Gears of War', 'Castlevania' eta 'Ace Combat' datoz.

Urriko bideojokoetako batzuk. GAME ERAUNTSIA
Urriko bideojokoetako batzuk. GAME ERAUNTSIA
Lander Unzueta Lekerikabeaskoa - Game Erauntsia
2026ko urriaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Uda atzean gelditu da, eta aitortu behar da bideojoko handi ugari izan direla. Jokalariak, baina, udazkena ere indar betean hasteko prest dabiltza. Urriko agenda kalitate handiko titulu ezagunez beteta dator. Izan ere, Grand Theft Auto VI ospetsuak eta The Legend of Zelda: Ocarina of Time berregiteak eragingo duten lehortetik exodoan dabiltza bideojokoekin jarraitzen dute jokalariek: irailean agertu ziren lehenak, baina urrian ere askotariko obra handiak bilduko dira. Ohituraz, hilabete indartsua izan ohi da, Eguberrietako kanpainara bideratzen hasten baita.

Saga eta frankizia ezagun mordoa izango dira saltokietan: esate baterako, Star Wars, Gears of War, Castlevania eta Call of Duty. Baina estreinaldiak ez dira horietara mugatuko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA